Nafarroako Gobernuak idatzi bat bidali du Lakuara, Zubietako erraustegiak Artaxoako Ecofertera lixibiatuak bidaltzean egindako irregulartasunak zehaztuz eta «bere instalazioan sortutako hondakinak baimendu gabeko kudeatzaileari entregatzeagatik zehapen-prozedura hasteko» eskatuz. Bertan, Zubietako erraustegiak Artaxoako Ecofert instalaziora lixibiatu likidoak bidaltzean egindako irregulartasunak zehaztu dira.