GUREAN GAUR

Inflazioak behera egin du uztailean Hego Euskal Herrian

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) jakitera eman dituen datuetan inflazioak behera egin du. Hala adierazi du astearte honetan uztaileko datuak batzen dituen txostenean. Jaitsiera elektrizitatearen prezioen jaitsierak eragin du.

Nafarroan, Kontsumorako prezioen indize (KPI) orokorra % 0,1 jaitsi da uztailean. Urte arteko tasa 0,8 puntu jaitsi da aurreko hilaren aldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, KPI orokorra % 0,3 jaitsi da uztailean. Urte arteko tasa 0,6 puntu jaitsi da aurreko hilaren aldean.

Hala ere, Bizkaiko Elikagaien Bankuak elikagaien entregak jaitsi behar izan dituela azaldu du. Krisiak ekarritako prezioen gorakada orokorrari egotzi dio erabakia. Hemendik aurrera, hilean litro bat olio banatuko da familia bakoitzeko. Esneari dagokionez, hilean sei litrotik lau litrora jaitsiko da.