GUREAN GAUR

‘Santurtzi solar 1’ proiektuaren kontrako alegazio berriak aurkeztu dituzte

Solariak Araban eraiki nahi duen ‘Santurtzi Solar 1’ parke fotovoltaikoaren kontrako alegazioak aurkeztu ditu Lurra Sareak. Lege iruzurra egitea egotzi diote Solariari, parkean sortutako energia ebakuatzeko linearen ehuneko zortzia baino ez duela analizatu baieztatuz.

Lurra Sareak salatu duenez, Solariak proiektua zatitu du. Izan ere, energia Argantzunetik Santurtziraino eramateko 88 kilometroko linea eraiki beharko dute, baina proiektuan 7 kilometro eta erdi baino ez dira aztertzen. Gainerako 80 kilometroak ‘Zierbena solar’ proiektuen dokumentazioan aztertzen dira.