GUREAN GAUR

Langileak ez kontratatzeagatik anbulantziak geldirik egon direla salatu du ESK sindikatuak

Araba eta Bizkaian azpikontratatutako anbulantzietako zerbitzuak 200 gorabehera baino gehiago izan ditutela salatu du ESK sindikatuak. Hauek guztiak La Pau enpresak langile nahikorik kontratatu ez dituelako eman direla azaldu dute. Kasu gehienetan oporretan zeuden langileen ordezkorik ez kontratatzeagatik sortutako egoerak izan dira, aurreko urteko urritik aurreikusita zeuden hutsuneak izanda. Gauzak horrela, 100 txanda baino gehiagotan anbulantzia geldirik geratu dela salatu dute, artatze denbora behar baino gehiago atzeratuz.