Confebask eta ELArekin bilduta amaiera eman dio Mikel Torres ekonomia, lan eta enplegu sailburuak gizarte eragileekin egindako errondari. Bilera errespetu giroan burutu dela adierazi du Confebaskek. Ikasturtean aurrera eramango dituen proposamen nagusiak mahaigaineratu ditu patronalak. Garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera lortzeko helburuarekin elkarlanean aritzeko borondatea helarazi dio Torres lehendakariordeari. ELAk, bere aldetik, gobernu berria jarraikortasun ildoa hartzearekin kezkatuta dagoela helarazi dio sailburuari. Lan osasuna lehentasun bezala hartzearen beharra mahagaineratu du, besteak beste lan ikuskatzaileen kopurua handituz
HAMAIKA
Eusko Jaurlaritzak 22,5 milioi euro bideratuko ditu Arabar Errioxako Ardoa sustatzeko
HAMAIKA
Julene Illarramendi, Iñurri: “Denok hilko gara. Bitartean, zer egin behar dugu? Bizi”
HAMAIKA
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko astean gozatzeko filmak
HAMAIKA
Etxebizitza eskubidea aldarrikatu eta negozio izateari uzteko mobilizazioa deitu dute Iruñean
HAMAIKA