GUREAN GAUR

Tubos Reunidos Premium enpresako langileak oraindik zuzendaritzaren erantzunaren zain daude

Tubos Reunidos Premiumeko langile batzordeko bozeraramaile batek Hamaika Telebistari adierazi dionaren arabera, batzordeak hitzarmen berriaren proposamena aurkeztu du zuzendaritzarekin izan dituen azken bileretan. Zuzendaritzaren aldetik ez dute oraingoz erantzunik jaso aurkeztutako proposamenari buruz. Batzordeak adierazi duenez, asteazkenean erantzuna jasotzea espero dute. 

Enpresak bere aldetik, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientearen ezarketaren aurreabisua eman dio langile batzordeari. Izan ere, abuztuan jakinarazi zuen enpresak aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea urriaren 7an ezartzeko asmoa.

Tubos Reunidos Premium enpresako langileak greba mugagabea hasi zuten abuztuaren 26an, lanaldia murriztea eta erosahalmena bermatuko duen hitzarmen propio bat aldarrikatzeko asmoarekin. Geroztik, aurrerapausoak eman dira langile eta zuzendaritzaren artean, langileek enpresa itun bat garatzea onartuz.