GUREAN GAUR

Arabak 306.000 euro bideratuko ditu kuadrilletan turismoa sustatzera

Arabako Foru Aldundiak 306.000 euroko diru laguntza emango die Arabako kuadrillei turismoa sustatzeko helburua duten proiektuak abiatzeko. Modu horretan, Arabako eskualdeetako erakarpenak ezagutaraztea eta bisitariei eskainitako zerbitzuak hobetzea sustatzea bilatzen du Aldundiak.

Turismo Sailak lehentasuna emango die teknologia berriekin lotura duten proiektuei, irisgarritasuna eta jasangarritasuna sustatzen dutenei eta hoteletako eta landa-turismo etxeetako okupazioa sasoien araberakoa izan ez dadin laguntzen dutenei.

Araialdea eta Gorbeialdea izango dira diru-laguntza honetatik gehien jasoko duten eskualdeak, bakoitzak 55.000€, hain zuzen. Añana, Arabar Lautadak eta Mendialdeak 53.000€ inguru jasoko ditu bakoitzak eta Arabar Errioxak 35.000€ inguru.