GUREAN GAUR

Osakidetzak sindikatuei larrialdi zerbitzua hobetzeko asmoa adierazi die

Asteartean bildu da Osakidetzako Mahai Sektoriala, lehenengo aldiz egin dute bilera Lakuako Osasun Sailaren ordezkapenetik, eta, besteak beste, Larrialdi zerbitzuaren egoera izan du hizpide. Bertan, sindikatuek eta alderdi politikoek behin eta berriz salatu dituzte osasun-larrialdietako garraio-zerbitzuetan izandako akatsak, langile eta koordinazio faltagatik.

ELAk eta CCOOk adierazitakoaren arabera, Osakidetzako zuzendaritza nagusiak Larrialdi zerbitzuan hobekuntzak egiteko asmoa adierazi du, baina ELAk deitoratu du ez duela proposamen zehatzik egin.