GUREAN GAUR

EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du euskara ez dela beharrezkoa Donostiako Udaltzaingoan

Erabakia ez da irmoa, oraindik kasazio-errekurtsoa aurkez baitaiteke Auzitegi Gorenean. Donostiako Udala aztertzen ari da nola egin aurre EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenari. Udalak dio euskal administrazioek hiritarrei zerbitzua elebitan ematea bermatu behar dutela eta hori defendatuko dutela dituzten tresna guztiekin.