GUREAN GAUR

Sindikatuek elkarretaratzea egin dute euskararen eskakizunaren aurkako helegitea salatzeko

Euskotrenen enplegua egonkortzeko prozesuan UGT sindikatuak euskarazko hizkuntza eskakizunari helegitea jarri dio, hori salatzeko gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Bilboko Justizia Jauregiaren atarian. Comisiones Obreras eta UGT sindikatuak izan ezin, bestelako sindikatuek hartu dute parte elkarretaratzean.