GUREAN GAUR

Guztira 2.500 euroko isuna jarri die Etzaintzak Aiaraldeko bost pertsonari

Guztira 2.500 euroko isuna jarri die Etzaintzak Aiaraldeko bost pertsonari. Iazko greba feministan egindako zenbait ekintzengatik jarri zaie isuna. Hauetako lauri 601€ko isuna jarri die ertzaintzak Tubacex Laudioko lantegiaren aurrean piketeak egiteagatik. Izan ere, momentu hartan, tentsio momentuak bizi izan ziren grebalarien eta Ertzaintzaren artean. Piketeetan parte hartzeagatik zigortutako bat Ernaiko militantea da. Honekin, gazte antolakundeko Aiaraldeko 7 pertsona isundu dituzte azken hilabeteetan hainbat ekimenengatik. 100€ko zigor ekonomikoa jaso du bosgarren batek greba iragartzeko Urduñan egindako agerraldiagatik. Ertzaintzak argudiatu du ekitaldia baimendutako tokian egin ez zela. Pasaden urteko azaroaren 30ean egin zen greba feminista orokorra euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa aldarrikatzeko helburuarekin.