GUREAN GAUR

Jasoko langileek grebaldia amaitutzat eman dute, baina lan baldintzen aldeko borrokak darrai

Ez dute greban jarraituko, baina garbi utzi dute borrokak aurrera jarraituko duela bestelako bideetatik negoziazioa eta akordioa bilatzeko asmotan. Zuzendaritzak zortzi lankide kaleratu ostean asteartean egin zuten zazpigarren greba eguna. LAB eta ELA sindikatuek adierazitakoaren arabera, enpresaren jarrera itxi eta arduragabeak akordiorako aukerak zapuztu ditu orain arte.