GUREAN GAUR

Ikasleek protesta egin dute Zuzenbide fakultatean irakasle baten kaleratzea eskatzeko

Pasa den ostiralean Leioako zuzenbide fakultateko irakasle bat segurtasun langileek lagunduta atera zen gelatik. Izan ere, irakasle horrek sare sozialetan mezu matxistak, homofoboak eta falangearen aldekoak idatzi ditu eta horren aurrean, ikasleek protesta egin zuten haren aurka.