Musikagintzan emakumeak gutxiengo dira argi eta garbi, Kulturaren Euskal Behatokiaren arabera. 2022an erakundeak egindako azken analisiaren -“2022an EAEko musika sorkuntzetan eta ekitaldietan emakumeek eta gizonek izandako presentziaren eta parte hartzearen azterketa”- berri eman digu Aitor Perez Salterain, erakundeko teknikariak. Txostena ikusgai dago, Kulturaren Euskal Behatokiaren webgunean.