Asteartean sinatu zuen Denis Itxaso Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak eremu tentsionatu izendapenaren deklarazioa eta orain Espainiako Etxebizitza Ministerioak aldizkari ofizialean argitaratzea falta da legeak aurreikusitako neurriak indarrean sar daitezen. Abendurako argitaratzea espero da. Hartuko diren neurriek bereziki alokairuen prezioen neurrigabeko hazkundeari mugak jartzea ahalbidetuko du. Horretarako hiru urteko plangintza adostu dute. Errenteria da eremu tentsionatuaren izendapena eskuratu duen lehena. Baina Jaurlaritzatik jada abian dituzte Zumaiako, Galdakaoko eta Lasarte-Oriako prozesuak.
HAMAIKA
Julene Illarramendi, Iñurri: “Denok hilko gara. Bitartean, zer egin behar dugu? Bizi”
HAMAIKA
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko astean gozatzeko filmak
HAMAIKA
Etxebizitza eskubidea aldarrikatu eta negozio izateari uzteko mobilizazioa deitu dute Iruñean
HAMAIKA
Manifestazio nazionalerako deia egin du Gure eskuk ekainaren 7an, Bilbon
HAMAIKA