Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, enplegu publikoak dituzten guraso bakarreko familiek amatasun edo aitatasun baimena 16 astetik 26ra luzatzeko aukera izango dute. Auzitegiaren neurria, Valladolideko irakasle baten errekurtsoa onartu ondoren ezarri da. Valladolideko Hezkuntzako Zuzendaritza Probintzialak atzera bota zuen amatasun-baimena 16 astetik 24ra luzatzeko irakasle batek egindako eskaera, guraso bakarreko familia zela argudiatuz. Administrazio Auzietako epaitegi batek arrazoia eman zion amari, “indarrean zegoen araudia bi gurasoko familia-eredu bakar bati aplikatzea argi eta garbi diskriminatzailea zela” esanez. Hau horrela, Gaztela-Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak instantziako epaia baliogabetu eta administrazio-ebazpena berretsi zuen. Auzitegiak, auziak sorturiko eztabaiden ondoren, gaiari heldu dio. Ama biologikoarentzako eta beste gurasoarentzako jaiotza-baimenak arautzen dituen Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen 49. artikulua interpretatuz. Artikulu honek 16 asteko baimena ematen die “derrigorrezko sei aste bi gurasoentzat erditu eta berehala”. Gainera, jaioberrien arteko berdintasuna “jokoan dagoela” ziurtatu du auzitegiak. Jaiotzagatiko eta beste edozein egoera pertsonal edo sozialengatiko edozein diskriminazio mota saihestu behar dela adieraziz. Gorenaren epaiak, hasiera batean, guraso bakarreko familiei ez die eragingo baldin eta familiaburuak langile publikoak ez diren. Honen aurrean, hainbat izan dira egindako errekurtsoak, Auzitegi Konstituzionalean ebazteke daudelarik.