GUREAN GAUR

Hego Euskal Herriko batasun sindikala Gernika-Palestinak luzatutako deialdian

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, Ehne, Etxalde eta Hiruk egin dute protesta Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Tuteran, Israelen genozidioa salatzeko. Sindikatuek ez ezik, hezkuntzako eragileak ere batu dira ekimenera, eta eguerdian hainbat elkarretaratze burutu dituzte ikastetxe eta unibertsitate aurrealdean. Nolanahi ere, bilkura gehientsuenak arratsaldean izan dira, 178 herrietako plazatan, eta, besteak beste erasoak gelditzeko deia luzatu dute.