EHko Mugimendu Feministako Elene Lopetegirekin elkartu da Udane Arbeo berriemailea Donostiako manifestazioan. 'Ez bazara konponbidea, arazoa zara' lelopean manifestatu dira milaka lagun. Lopetegik adierazi du “gero eta urte gehiago pasa gero eta arrazoi gehiago” daudela kalera ateratzeko gaurko egunez. “Bada garaia indarkeria matxistarekin amaitzeko; ez bazara konponbide arazoa zara, eta konponbidea izateko ardurak eskatzen ditugu” azaldu du.
Gizonek aplikatzen duten indarkeria horrekin amaitzeko “konplizez beteta dagoen egitura” bat dagoela nabarmendu du; hala, leloarekin bat eginez, horrekin bukatzea da exijitzen dutena. Indarkeriarekin bukatzeko, instituzioei inbertsio bat egin dezaten eskatzen dute, "borondate politikoa erakuts dezatela".