GUREAN GAUR

Joxerramon Bengoetxea eta Eva Ferreira, EHUko errektore izateko lasterketan

Hurrengo sei urtetarako Euskal Herriko Unibertsitateko errektore aukeratuko dute unibertsitateko 50.590 kidek. Tartean daude, irakasleak, ikasleak eta kudeaketa eta administrazio eta zerbitzuetako teknikariak.

Hamasei urtean lehen aldiz bi hautagaien artean bozkatu beharko dute, Eva Ferreira egungo errektorea eta Joxerramon Bengoetxea zuzenbidearen Filosofiaren katedraduna dira hautagaiak, eta hauteskunde kanpaina gora beheratsuaren ostean, iluntzerako espero dira behin behineko emaitzak.