GUREAN GAUR

Arkitektura juridiko berri bat eskatu du Kontseiluak Nafarroan

Nafarroan euskararen larrialditik indarraldirako bidea egiteko urgentziazko neurrien dekalogoa aurkeztu dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta Nafarroako eragileek. Agerraldia 1986ko Euskararen Foru Legearen 38. urteurrenaren bezperan egin dute. Bide horretan, euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzeko eta zonifikazioa gainditzeko arkitektura juridiko berri bat aldarrikatu dute.