Otsailean irekiko dute berriro Gasteizko San Martineko Etengabeko Arreta Gunea, Osasun sailburuak iragarri duenez. Urte askotako erreklamazioen ondoren irekiko da berriro San Martineko gunea, Osasun sailburuak Lakuabizkarran iragarritako zentro berriaren albistea ezerezean utziz. San Martineko zentroak 2019ra arte eskaintzen zuen etengabeko arreta, baina Osakidetzak urte horretako udako itxieraren ondoren ez zuen berriro zentroa ireki. Honela, Gasteizek bigarren Etengabeko Arreta Gunea berreskuratuko du, Olagibeleko anbulatorioan dagoen eskari handiari erantzuteko. Izan ere, hau da gaur egun Gasteizeko Etengabeko Arreta Gune bakarra eta gehiegizko eskaria dauka batez ere asteburu eta jaiegunetan. San Martingo Etengabeko Arreta Zentroa 2019ra arte zituen baldintza beretan irekiko da berriro: Etengabeko Arretako Gune gisa jardungo du larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 24:00etara astean zehar, arreta Olagibelen bakarrik egongo delarik 17:00etatik 24:00etara.