GUREAN GAUR

ELAk aberastasunari ezarritako zergak handituko dituen erreforma fiskala eskatu du

ELA Iruñean eta Bilbon mobilizatu da pobretzea geldiarazten ez duten eta lan aldarrikapen eta aldarrikapen feministei muzin egiten dieten fiskalitate eta (EH Bildurekin batera onartutako) aurrekontuen aurka . ELAko idazkari nagusiak salatu duenez, "Maria Chivitek harro dio 6 enpresatik 5ek zerga gutxiago ordaintzen dituztela hemen Estatuan baino".