GUREAN GAUR

Donostia inoiz baino distiratsuago

Aisialdi, kultura eta elkartasunezko jardueren programa zabal bat antolatu du Donostiako Udalak aurtengo Gabonetarako. Hiriko txoko askotara iritsi den argiztapena zabaldu dute. Argi dekorazioekin batera, merkataritza jarduerak eskaini dituzte. Ohi bezala, Urumea pasealekuko eta Ramon Labayen plazako gabonetako azokak jarri dituzte. Aurten, gainera, berrikuntza gisa, “Gabonak zuretzat” programazioa aurkeztu dute, hiriko auzoetan egiten diren ekintzak ikusarazteko. Helburua hiriko auzoetan aisialdi ez-kontsumistaz gozatzeko aukera emango duen eskaintza ludiko eta kultural zabala eskaintzea da. Eta ekintza nabarmenen artean hauek daude: Tailerrak, antzerki- edo magia-ikuskizunak, esaterako.