Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak azaldu duenez, Frantziak baieztatu du abiadura handiko trenaren lotura ez dela Irunera iritsiko gutxienez 2042ra arte. Ministroak Espainiako Senatuan azaldu duenez, Espainiako Gobernuak indar handia egin du ‘euskal Y’-a eta Ipar Euskal Herria elkartuko dituen abiadura handiko trenaren konexio lanak azkartzeko, baina Frantziako gobernuak hainbesterako lehentasuna ez diola ematen adierazi du. Oscar Puentek, Frantziako gobernuaren konpromiso falta kritikatu du, hala ere, aitortu du herrialdeko egoera politiko ezegonkorrak proiektuan eragina izana. Puentek azken urteetan egindako aurrerapenak nabarmendu ditu, PPren Gobernuak egindakoa 2,5 aldiz biderkatu dela azpimarratuz.
Euskal Y-arekiko loturari dagokionez, Puentek adierazi du Garraio Ministerioa aztertzen ari dela Nafarroako lotura nola egin, Gasteiz eta Ezkio bi aukerak direla berretsiz. Gauzak horrela, Euskal Y-arekiko lotura kasu guztietan gauzatuko dela bermatu du ministroak, beharrezkoa izanez gero, egungo behin-behineko ibilbidetik eginda ere.