Nahiz eta hasiera batean Ezkirotzeko langileak Madrilen egongo zirela konfirmatu zuten, azken orduan Nafarroaren Gobernuan konfiantza osoa uztea erabaki dute. Alemaniako bi ordezkarik eta Nafarroako Gobernuak parte hartuko dute, ostiralean Madrilen. Elkarretaratzea eginen dute langileek Ezkirotzen egun berdinean.