GUREAN GAUR

Gure Zirkuak hasiera eman dio txotx denboraldiari

XXXII. Sagardo Berriaren Egunarekin batera ateak ireki dituzte Euskal Herriko sagardotegiek. Aurtengo txotx irekiera Gure Zirkuko kideek hasi dute, ilusio handiz, Astigarragako Alorrenea sagardotegian, Gipuzkoan. Sagardo denboraldi berrirako 1,3 milioi litro sagardo ekoiztu dituzte, bertako 250 sagastietako 2 milioi kilo sagar erabilita. Uzta txikia izan da 2023koarekin alderatuta. %60 sagar gutxiago jaso da Euskal Herriko sagastietan, lurraldez lurralde eta zonaldez zonalde aldeak izan badirela ere. Dena den, kopuru murritzagoa izanda, izaera handiagoko sagarra etorri omen da, gorputz eta kolore aldetik.