12 greba egunetako bigarrena dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan. LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek atzo zabaldutako datuen arabera, grebaren jarraipena % 75ekoa izan zen. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, bere aldetik, jarraipena apalagoa izan zela nabarmendu zuen, % 48koa. Deialdiak irakasleei, sukalde eta garbiketako eta Haurreskolen Partzuergoko langileei eragiten die.