GUREAN GAUR

Udalbiltzaren "Geuretik sortuak" bekak inoiz baino udalerri eta artista gehiago batuko ditu

Udalbiltzak “Geuretik sortuak" ekimenaren hirugarren edizioa aurkeztu du Iruñean. 2020an hasitako kultur proiektua, euskal artisten sormena eta Euskal Herriko herrietako kontakizunak batzen dituena. Aurten, 30 proiektu izan dira hautatuak eta 30 herritan edo herri multzotan parte hartuko dute.