GUREAN GAUR

'Memoriaren basoak' erakusketa ikusgai, San Telmo Museoan

San Telmo Museoak 'Memoriaren basoak' erakusketa inauguratu du, Mabel Tapiak eta Mira Bernabeuk komisariatua. Erakusketak testuinguru totalitarioetan menderatze eta kontrol sozialerako teknologien formak jorratzen ditu, diziplina anitzeko lan artistikoen bidez. Ikusgai izango da maiatzaren 11ra bitarte. Erakusketarekin eta bertan lantzen diren gaiekin lotutako jarduerak antolatu ditu museoak (hitzaldiak, performanceak, proiekzioak) baita bisita gidatuak ere, hala komisarioek eskainitakoak nola programatuak.