Milaka pertsona batu dira martxoak 3ko manifestazioan. Aurten, 1976an egindako ibilbidea errepikatu dute, San Frantzisko Asis elizatik abiatu eta Katedral Berriraino joan da manifestazioa, martxoaren 5ean egindako hileta omentzeko asmoarekin. Hasi aurretik, monolitoan omenaldia egin diete eraildakoei bost lagunei eta hauen heriotzak salatzerakoan poliziak hildako pertsonei ere.
Bigarren urtez jarraian, tentsio uneak bizi izan dira Ertzaintzarekin, manifestazioan, atzealdean zeunden pertsonen aurka egin du, objektuak jaurti eta edukiontziak irauli dituztela argudiatuz.
Goizean lore eskaintza egin dute poliziak egindako sarraskia gogoratzeko, bertara instituzioak hurbildu eta gogorarazi dute langileak euren lan baldintzak hobetzeko grebarako oinarrizko eskubidea baliatzen ari zirenean hil zituztela.

Artzain Eguna ospatzen Ordizian

Josu Etxaburu, Gure Esku: “Bideoen bitartez herri oso bat irudikatuko dugu”

Joaldunen joan etorriarekin iritsi dira inauteriak Zubieta eta Iturenera

Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak aldarrikatuko ditu Mugimendu Feministak
