GUREAN GAUR

Euskal Herriko Bilgune Feministak babesa erakutsi dio Iratxe Sorzabali

Euskal Herriko Bilgune Feministak babesa erakutsi dio Iratxe Sorzabali. Hari elkartasuna adierazteko eta haren kontrako auzibideak salatzeko elkarretaratze bat egin dute Hernanin.

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari dira Iratxe Sorzabal, eta epaimahaiaren aurrean eman du inkomunikazio aldian pairatutako torturen berri.

Bilgune Feministak beharrezkotzat jo du mugimendu feministak auzia mahai gainean jartzea, bakearen eta justiziaren mesedetan. Hala, Sorzabali gutunak bidaltzeko deia ere egin dute, hari babesa adierazteko. Postal propio bat ere egin dute, Bilgune Feministaren webgunean eskuratu daitekeena.