GUREAN GAUR

'Ipuscuatik Gipuzkoara' erakusketa ikusgai dago San Telmo Museoan

Gipuzkoan 1000 urtez atzera egin eta gaurdainoko bidaia proposatzen du erakusketak. Gipuzkoa entitate geografiko lausoa izatetik nortasun juridiko propioa zuen elkarte egonkor bat izatera nola igaro zen erakusten da, gaur egun arte iraun duten erakundeekin. Bi ardatzetan egituratu dute espazioa: lurraldearen geografia eta bere gobernu-modua, beste alderdi batzuk ere txertatuta, hala nola ekonomia eta filosofia politikoa, eraldaketa hori hobeto ulertzen laguntzen baitute.