Burlatako Gazte Asanbladak eta Burlatako udalak denbora luzea daramate elkarrizketak izaten, martxoaren 15erako udalak gaztetxea hutsik izatea eskatu baitzuen. Gazte asanbladakoek diotenez, akordiorik lortu ez izanak eta eskatzen dituzten gutxienekoak kontuan hartu ez izanak egoera honetara eraman ditu. Udalaren bertsioa, berriz, bestelakoa da. Gaztetxeko kideekin hitz egiten jarraitzeko prest dagoela adierazi du, eta berretsi du ez dagoela husteko arriskurik. Azkenean, 24 ordu igaro ondoren, protesta amaitutzat eman dute, Gaztetxearen alde, egun oso bat kateaturik igaro duten bi gazteek. Txalo artean hartu ditu jendeak.

HAMAIKA
90 eta 200 arteko isunak Gasteizko Emisio Baxuen Eremua baimenik gabe zeharkatzeagatik

HAMAIKA
Zein da euskararen egoera Bilbon?

HAMAIKA
Pantailak Euskarazen aste honetako gomendioak

HAMAIKA
Koldo Amatria, talde memorialistako kidea: “Aukerak daude erorien monumentua eraisteko”

HAMAIKA