Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak manifestazio nazionala deitu du datorren apirilaren 6rako Baionan. Intza Gurrutxaga EHEko kideak mobilizazioan euskarak "eremu guztietan" duen justizia falta salatuko dela azpimarratu du Hamaika Telebistako Aktualitate Solasaldian. Gurrutxagak azaldu bezala, Euskal Herria osoan euskara ez da ofiziala eta hezkuntzan, euskaraz ikasteko “ezintasunak”daude.
Gainera, apirilaren 11n Gurrutxaga berak eta Gorka Torrek epaiketa izango dute Baionan, Lapurdiko hiriburuko auzitegian pasa den abenduaren 3an protesta batean eginiko margoketa bategatik. "Epaiketa batean euskaraz deklaratzeko eskubidea guri ukatuko zaigu momentu konkretu horretan, baina egon dira beste hamarnaka, ehunaka euskaldun egoera berdinean" ere, gogoratu du. "Jasaten dugun zapalkuntza ez dugu Gorka eta biok bakarrik jasaten", "euskaldun guztiok" baizik, baieztatu du.

90 eta 200 arteko isunak Gasteizko Emisio Baxuen Eremua baimenik gabe zeharkatzeagatik

Zein da euskararen egoera Bilbon?

Pantailak Euskarazen aste honetako gomendioak

Koldo Amatria, talde memorialistako kidea: “Aukerak daude erorien monumentua eraisteko”
