GUREAN GAUR

Burlatako Nogalera 2025 proiektuarekin gaztetxearen eraispena ezinbestekoa izango da

EH Bilduko Burlatako alkatea den Berta Arizkunek Nogalera 2025 proiektua aurkeztu du gaur emandako prentsaurrekoan, Burlatako herrian uholdeak izateko arriskua arintzera bideratutako ekimena. Alkateak adierazi duenez, ez dago gaztetxea desalojatzeko arriskurik. Arizkunek argitu du, halaber, Udalak lokal berri bat eskaini diela gazteei eta prest agertu da negoziazioetara.