GUREAN GAUR

Txantreako Txosna Gorriak mantentzeko mobilizatuko dira apirilaren 12an

Txantrea auzoko Txosna Gorriak arriskuan daudela salatu dute auzokideek. Datorren apirilaren 30ean hasiko dira Txantreako jaiak. Aurten, antolatzaileek adierazi dutenez, ezohikoak izate bidean dira. Iruneko Udalak eta Txantreako Jai Batzordeak jaiak gune bakar batera mugatzen dituen hitzarmena izenpetu dute. Apirilaren 12an manifestazioa deitu dute 12tan Kaskalleta plazan.