Lesakan hasi eta Iruñean amaituko den 'Puzzlea osatu arte!' ekimena antolatu du Sarek maiatzaren 17 eta 18rako. Datorren urtean ETAk bere jarduera amaitu zuela 15 urte beteko dira eta oraindik orain, hainbat dira salbuespen legeak medio etxerako bidea oztopo duten euskal presoak.
Ekimenak zigorra erregimen itxian betetzen ari diren presoak eta haien herriak izango ditu ardatz. Izan erre, 58 dira egun zigorra erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoak, eta 29 dira preso horiek barnebiltzen dituzten herriak. 29 herri horiek lotuko dituen ekimena izango da 'Puzzlea osatu arte'.Maiatzaren 17an eta 18an zehar, preso horiek etxerako bidea egitearen garrantzia nabarmenduko dute; zigorrak erregimen irekian betez, zigorraren azken urteak etxean betetzearen beharraz hain zuzen ere.