Dumarey talde inbertitzaile belgikarrak atzera egin zuen eta ez zuten eskaintza berririk izan. Izan ere, 330 langilek baino gehiagok osatzen dute plantila, eta lan-erregulazioko espediente bati egin beharko diote aurre. Enpresa batzordeak "amaierarik txarrena" dela esan du, eta Nafarroako Gobernuaren, Sodenaren, konkurtsoko administratzaileen eta Altsasuko udal taldeen premiazko babesa eskatu du.