GUREAN GAUR

Hatortxu Rockeko azken jaialdirako 7.049 txandalarien bila dabiltza

Lakuntzan egindako agerraldi berezian aurkeztu zuten “Bi t’erdi” abestia eta bideoklipa, Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioari hasiera emanez; uztailaren 24tik 27ra egingo den agurreko jaialdirako 7.049 boluntario behar dituzte, eta antolatzaileek herriz herri abiatu dute jendea peto laranja janztera eta txandak betetzera animatzeko kanpaina.