GUREAN GAUR

Epez kanpo aurkeztu du Jaurlaritzak euskararen inguruko udal legearen helegitea

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari arduragabe eta zabar jokatu izana egotzi dio. Izan ere, Jaurlaritzak helegite bat epez kanpo aurkeztu du eta horren ondorioz, Auzitegi Gorenak irmo hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak emandako sententzia bat. 2023ko sententzia horrek, udaletan euskaraz aritzeko araubideak baliogabetzen zituen. EH Bilduko legebiltzarkide den Josu Aztiriak, salatu du, Jaurlaritzak dekretuaren defentsa egingo zuela adierazi zuela baina helegitea ez zuela garaiz aurkeztu. Izandako portaera kritikatu du, esanez, autogobernuaren eta euskararen biziberritze prozesuaren aurkako oldarraldi judizial, politiko eta mediatiko betean, larria eta ulertezina dela Jaurlaritzak udal legea defendatzeko oinarrizko prozedura judizialak ez betetzea eta helegitea epez kanpo aurkeztea.


Arnaldo Otegik, EH Bilduko idazkari nagusiak, Hamaika Telebistan egindako elkarrizketa batean Eusko Jaurlaritzak egindakoa aztertu du. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, kasazio-errekurtso bat aurkeztu zuela adierazi du, baina epeen interpretazioan ikuskera desberdinak egon zirela eta beraz, ez zela onartu. Gaineratu du, gertatukoak sortu duen eztabaida ez dela erabakigarria hizkuntza erregulazioaren etorkizunean. Auzitegi Gorenak irmo hartutako epaiaren testua EAEko udal legea garatzen du hizkuntza irizpideei dagokionez. Horretan, zenbait modu ematen dizkie tokiko erakundeei euskara lehenetsi dezaten, esaterako, udalei, barne funtzionamendurako agiriak euskara hutsean egiteko modua ematen die.


EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Alderdi Popularrak egindako auzibide baten harira, dekretu horren hainbat artikulu baliogabetu zituen. Halaber, Gorenak, oraindik ebatzi gabe du dekretu horren aurkako beste auzibide bat, Voxek abiatutakoa zehazki.