42. Herri Urrats aurkeztu dute Baionan. ‘Elgarrekin’ lemapean, maiatzaren 11n Senpereko aintzira milaka euskaltzalez betetzera deitu dute.
Antolatzaileek azaldu dute, aurten ere, adin tarte guztiak kontuan hartuz, askotariko eta kalitatezko programazio bat osatzeko ahalegina egin dutela.