GUREAN GAUR

Modu berezian ospatu dute Arabarrek 2025eko San Prudentzio eguna

50 urte bete ditu Arabako San Prudentzioko danborradak eta modu berezian ospatu dute. Hain zuzen, urtero gauean egiten den danborradaz gain, hainbat jarduera gehitu dituzte aurten egunean zehar. Helburua, jendea kalera atera, kantak abestea eta gozatzea da, horregatik, danborra jotzen dutenek, historian lehen aldiz, Gasteizko erdigunetik desfilatu dute igande arratsaldean ere.

Astelehenari hasiera eman diote Arabarrek Armentian, eguraldi onak lagunduta eta musikaz, herri kirolez eta ikuskizun desberdinak gozatzeko prest. Blusa eta Neska batzordeak goizetik musikaz girotu ditu zelaiak. Ondoren, ohorezko aurreskua eta zortzikoa dantzatu dira, tradizioak agintzen duen bezala. Jendetza batu da zelaia inguratzen duten postu desberdinetan tokiko produktuak erostera, taloak jatera eta kontzertuez gozatzera. Izan ere, arabarrek, Armentian ez dute gehiegi bizi Iberiar penintsula osoan egon den itzalaldia, argindarraren etenaldiak ez du eragin nabarmenik izan, halaber, Armentia jendez gainezka egon da arratsaldeko azken orduak arte.

1975 urteko apirilaren 27 gauean egin zen, lehenengoz danborrada Gasteizen. Elkarte gastronomikoak, afaldu eta ondoren, kalera irten ziren Gasteizko kaleak girotzeko. Urte horretako upel eta danbor jantziak Donostiako danborradak utzitakoak izan ziren. Hurrengo urteetarako berriz, Diputazioak erosi zituen. Gaur egun, 350 pertsona baino gehiagok parte hartzen dute ekitaldian.