GUREAN GAUR

Irun, Barakaldo, Lasarte-Oria eta Zumaia tentsio handiko eremu izendatu dituzte

Espainiako Aldizkari Ofizialak asteazken honetan argitaratu du Irun, Barakaldo, Lasarte-Oria eta Zumaia tentsio handiko eremu gisa behin betiko izendatzen dituen erabakia. Errenteriari batu dira horrela, herria eremu tentsionatu baita aurtengo urtarrilaren 31tik.

Denis Itsaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak jakinarazi duenez, bere saila lanean ari da hurrengo berrikuspenean Donostia eta Bilbo tentsio handiko eremu gisa izendatzeko sartzeko.