GUREAN GAUR

Sindikatuek beste bost greba egun erregistratu dituzte hezkuntza publikoan

Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra hezkuntza publikoko irakasleen kolektiboan aurreikusitako greba-egun berriak erregistratu dituzte Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, Bilbon, eta protesta-elkarretaratze bat egin dute, gatazkaren aurrean duten jarrera azaltzeko.

Orain arte bederatzi lanuzte egin dituzte eta greben azken ziklo horren ondoren, Hezkuntza Sailak eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoko sindikatuek negoziatzeari ekin zioten, baina ez zuten akordiorik lortu.

Horrez gain, larunbatean, maiatzak 10, hezkuntza komunitatea kalera ateratzeko deia egin dute. Manifestazioak egingo dituzte 17:00etan Donostian eta 18:00etan Bilbon eta Gasteizen