Joan den apirilaren 3an 33 urteko gizon batek barrabil bat galdu zuen Ertzaintzak Errekalden jaurtitako foam bala batengatik. Ertzaintzak barne ikerketa bat martxan du gertatutakoa argitzeko eta Bingen Zupiria Jaurlaritzako segurtasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, berak hala eskatuta, Errekaldeko gaztetxea husteari buruz hitz egiteko.