Nazioarteko VI. ekintzaren baitan, Euskal Herriko hainbat txokotan ekintza txikiagoak egitean ari da Emakumeen Mundu Martxa. “Herrien burujabetzak eta bizitza duinak” jarri nahi dituzte erdigunean. Ekintza guzti horiek zapalkuntzaren hiru ardatzen baitan egin dituzte. Larunbatean denak batu eta ekimen nazionala antolatuz, Bardean hasi eta Donostian amaituko dute manifestazio batekin.