Maiatzaren 10ean, Ezpeletan, Batera plataformak egindako biltzar nagusian Ipar Euskal Herrirako «etapa instituzional berri bat» lantzeko konpromisoa hartu dute. Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berrabiarazi dute; hala, bitzarrean parte hartu duten 120 bat pertsonek plataformaren oinarriak finkatu dituzte. Euskal Elkargoa sortu eta zortzi urtera, eragile sozial desberdinak eta tendentzia politiko desberdinetako ordezkariak ados jarri dira lurraldearen etorkizuna elkarrekin gogoetatzeko eta instituzio berri baten alde egiteko.