Pasaiako Udalak 2023an kale-garbitzaileen lanpostuak egonkortzeko prozesuan 1. hizkuntza eskakizuna (B1 maila) ezarri zuen, herritarrek bi hizkuntza ofizialetan — euskaraz eta gaztelaniaz— artatuak izateko duten eskubidea bermatzeko. 2024ko apirilean Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek euskararen ezagutzaren eskakizun hori bertan behera uztea erabaki zuten, diskriminatzailetzat joaz. Epai horien aurka Pasaiako Udalak helegitea aurkeztu zuen, baina Donostiako Auzitegi bereko 3. zenbakiko epaitegiak Udalaren helegitea baztertu berri du.