Iratxe Sorzabalen epaiketan Espainiako Auzitegi Nazionalak aurreko astean ezagutzera eman zuen ebazpen historikoaren harira, Euskal Herriko Torturatuen Sareak agerraldia egin du asteburuan Donostiako Justizia Jauregiko atarian. Adierazi dute Espainiako auzitegi nazionalaren epaiak mugarri bat izan beharko lukeela torturaren bidez eraikitako frogen ondoriozko zigor penalak indargabetzeko.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote torturatuek aitortza ofizialerako eskabideak bideratu ahal izateko EAEko aitortza eta erreparaziorako 12/2016 Legea ireki dezatela, bere denbora esparrua zabalduz. Izan ere, lege horren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1978 eta 1999 bitartean izandako "motibazio politikoko indarkeria egoeran" giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematen zaie.
Euskal Herriko Torturatuen Saretik instituzioei, alderdiei eta giza eskubideen aldeko eragileei dei egin diete konponbiderako bideak bilatzeko esku har dezaten.