GUREAN GAUR

Raul Fuentes presoak 1991n salatutako torturak ikertu ez izana aurpegiratu dio NBEk Espainiari

Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak Espainiaren aurkako ebazpena eman du Raul Fuentes Villota euskal presoaren salaketaren harira. Fuentesek salatu zuen 1991n Bilbon atxilotu zutenean torturak jasan zituela. Torturaren Aurkako Batzordearen arabera, “tortura zantzu argiak” egon ziren eta Espainiako agintariek ez zuten egoki ikertu kasua.

Batzordeak nabarmendu du gainera torturaren kasuek ez dutela preskribatzen, eta Espainiako Estatuak ezin duela kasua artxibatu denbora pasatu dela argudiatuz. Hau Nazioarteko Zuzenbidearen printzipioetan oinarritzen da, eta Konbentzioaren 14. artikulua urratzen dela adierazi dute: biktimak erreparazioa jasotzeko eskubidea duelako.

Ez da lehen aldia NBEk Espainiari horrelako ohartarazpena egiten diona. Aurretik ere izan dira antzeko kasuak (Encarni Blanco, Kepa Urra, Orkatz Gallastegi eta Mari Cruz Atxabale).

GEBehatokiak gogorarazi du honek berresten duela torturaren preskribaezintasunaren printzipioa, eta Espainiako justiziak ikertu gabe utzitako kasuak berriro ireki beharko lituzkeela.

Prentsaurrekoa ekainaren 3an egingo dute Bilbon, Olivier Peter abokatuak eta GEBehatokiko ordezkariek kasuaren xehetasunak emateko.

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

e9f92324

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.